Homofilia

Homofilia (literalki "berdinen maitasuna") esaten zaio pertsonek beren homonimoekiko erakarpena izateko duten joerari. Antzekotasuna, adina, sexua, sinesmenak, hezkuntza, klase soziala eta beste hainbat ezaugarriren araberakoa izan daiteke. Terminoa Karl-Günther Heimsoth alemaniar astrologo, egile eta psikoanalistak sortu zuen Hetero- und Homophilie doktore hitzaldian, 1924an. Ordutik, soziologian eta beste eremu batzuetan oso erabilia izan den kontzeptua da. [1]

Sare sozialen analisiaren testuinguruan, asortatibitateari erreferentzia egiteko homofilia hitza ere erabiltzen da, hau da, elkarren artean erlazionatuta dauden sare sozialeko gizabanakoen artean ezaugarri garrantzitsu batean edo gehiagotan dagoen antzekotasunak eragindako fenomenoari erreferentzia egiteko.[2]

  1. McPherson, Miller; Smith-Lovin, Lynn; Cook, James M. (2001-08-01). «Birds of a Feather: Homophily in Social Networks» Annual Review of Sociology 27 (1): 415–444.  doi:10.1146/annurev.soc.27.1.415. ISSN 0360-0572. (Noiz kontsultatua: 2020-01-12).
  2. (Ingelesez) Lazarsfeld, P.. «Friendship as a social process: A substantive and methodological analysis». Freedom and Control in Modern Society, 18-66 or..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search